Dantza Hirian: Aterpean egonaldiak 2025
Dantza Hirian Jaialdiak 18. Aterpean programaren deialdia egin du. Gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko helburuz, eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesura hurbiltzeko xedez, dantzaren eremuan lan egiten duten artistei zuzendua dago programa hau, baita beste arte-diziplina batzuetatik dantza erreferentzia gisa darabiltenei ere, betiere beren lanak hiri-espazioetako sorkuntzara bideratuak badaude.
Proiektuak bidaltzeko azken eguna: 2025-05-21.
Proiektuen aukeraketan arreta berezia eskainiko zaie Akitaniatik eta Euskaditik datozen proposamenei eta euskal kulturarekin, bertako historiarekin eta hizkuntzarekin... elkarrizketa koreografiko bat finkatzen dutenei, eta era berean, kultura horretako elementu desberdinak eta gaur egungo koreografia-hizkuntza bat erabiliz hori berrasmatu eta islatu nahi dutenei.
Sorkuntza-prozesua publiko desberdinekin partekatzeko modu berriak sustatzearren artistak darabilen ikuspegia balioetsiko da, bai publiko kolektibo bereziekin (dibertsitate funtzionala duten pertsonekin, haurrekin, nagusiekin...) eta baita publiko orokorrarekin ere.
Proiektu bat aukeratuko da. Programaren iraupena bi astekoa izango da artista bakoitzarentzat eta sorkuntza-lan berriak Dantza Hirian jaialdiaren aurtengo edizioan estreinatuko dira.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Maiatzak 7(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 21(e)ra
- EntitateaDantza Hirian
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- LekuaHainbat
- Iraupena2 aste
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraSorkuntza, Ikerketa, Sustapena eta zabalkundea
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


