"Bizkaia Museoz Museo": Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jardunaldi berezia


  • Aurten, programazio bereziarekin ospatuko da Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian, doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan. Gainera, tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean, eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 7
  • Gaia Museoak, Ondarea