2025eko FANT Bilbao jaialdiak euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena sustatzeko laguntzaren proiektu irabazlea hautatu du

  • 2025eko FANT Bilbao jaialdiak euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena sustatzeko laguntzaren proiektu irabazlea hautatu du

  • Nitya Lópezek 5.000 euroko laguntza jasoko du Éxodo film laburra ekoizteko
  • Laguntza hau ematen den bigarren urtea da.

Bilboko Udalak antolatutako FANT – Zinemaldi Fantastikoaren esparruan, PITCH bat egin zen asteartean, euskarazko fantasiazko film laburren Ekoizpena bultzatzeko Laguntzaren Proiektu irabazlea hautatzeko.

FANT Zinemaldiaren 31. edizio honetako proiektu irabazlea Nitya Lópezen Éxodo izan da eta 5.000 euroko laguntza jasoko du. Epaimahaia EiTBko Ekoizpen Saileko Josu Bilbaok, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendari Josemi Beltranek eta FANTeko zuzendari Amaia Domingo osatu dute, eta 7 hautagairen artean aukeratu dute proiektu irabazlea.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 7
  • Gaia Ikus-entzunezkoa