Musikagile Gazteen SGAE Fundazioa-CNDM Saria 2025

  • Musikagile Gazteen SGAE Fundazioa-CNDM Saria 2025

Deialdi honen helburua da musika klasiko garaikidearen arloko sorkuntza suspertzea musikagile gazteen artean, eta garapen soziala sustatzea musikako lengoaia, joera eta adierazpideen ezagutzaren bidez.

Munduko edozein herrialdetako musikagileek parte hartu ahal izango dute deialdian, eta lanak edozein lengoaia edo joera estetikotakoak izan ahalko dira, betiere musika garaikidearen arlokoak badira. Gainera, parte-hartzaileek ez dute 35 urte eduki behar deialdia ixten denean, eta SGAEko bazkide izan behar dute. 2021. urtetik aurrera deitutako edizioetan lehen saria lortu duten autoreek ezin izango dute parte hartu. Egile bakarreko lanak soilik aurkeztu ahalko dira eta parte-hartzaile bakoitzak lan bakar bat aurkeztu ahalko du.

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Maiatzak 6(e)tik 2025(e)ko Irailak 5(e)ra
  • EntitateaFundación SGAE, Centro Nacional de Difusión Musical (CNDM)
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.