Errobi, Kaskezur eta Xsakara EHZra batu dira

  • Errobi, Kaskezur eta Xsakara EHZra batu dira
    Errobik igandean joko du Arberatzeko pentzean

  • Arberatzeko jaialdiak, gainera, bono bateratua jarriko du salgai Hatortxu Rock Lakuntzan uztailean egingo duten jaialdiarekin batera. EHZko kartelean daude, besteak beste, Marte Lasarte, W!zard, Bengo, Naxker, Tapia eta Leturia, Galder eta Olaia Inziarte

EHZ jaialdiak ekainaren 27, 28 eta 29 Arberatzeko oholtzara agertuko diren artistak aletzen jarraitzen du. Festibaleko pentzean, ordainpeko agertokian, Acidulant, Kaskezur, Xsakara, Voltaire, Errobi, Pangea Pop eta Gros Coeur taldeek ere joko dute, aurretik iragarritakoez gain: Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio byzance, Maskak, Bengo, Inertzia, Marta, Naxker, Polylogue From Sila, Tapia ta Leturia, Txaptrax, Xiberoots, Olaia Inziarte, Hop Hop Hop Crew, Henge eta Galder.

Eguneko egitarauari, berriz, talde eta artista hauek gehitu dituzte: Papa Cumbia, Izan, Ibawa, Dizkobolo txaranga, Altxalili, Ithaka, Buuzbu, Zigante & Gaiteroak, TnT & Tor & Txoborro magoen magiapoteoa, Gaitistaneko Orkestra, Duguna dantza taldea, Kalume txaranga eta DJ Reimy.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataMaiatzak 6
  • Gaia Musika