Leioako Umore Auzoka, Umore Azokaren atariko kaleko antzerki-programazio berria, bihar hasiko da

  • Leioako Umore Auzoka, Umore Azokaren atariko kaleko antzerki-programazio berria, bihar hasiko da

Asteburu honetan, maiatzaren 3, larunbata, Leioan Umore Auzokaren programazioa hasiko da, auzoetan egingo den kale-antzerkiaren proposamen berria, Umore Azoka jaialdiaren 25. urteurrenaren ospakizunen baitan sortua. Maiatzaren 3, 4, 10 eta 11n, San Bartolomé, Lamiako, Pinueta eta Txorierriko plazak eta kaleak antzerkiz, dantzaz, magiaz eta zirkuaz beteko dira, doako ikuskizunetan eta publiko guztientzat pentsatuta.

Programazioaren hasiera larunbatean izango da, maiatzaren 3an, San Bartoloméko Elizaren Plazan, 18:00etan, Los Taps konpainia madrildarraren "Bam Bam" ikuskizunarekin; familientzat egokia den istorio dibertigarria, pailazo, magia eta ilusioaren bidez kontatua.

Igandean, maiatzaren 4an, hitzordua Lamiakoko Juan de Ajuriaguerra Plazan izango da, goizeko 12:00etan, non Akelar konpainiak eta Tor eta Txoborro magoek aurkeztuko duten "The Freak Show". Proposamen original honek pasaden mendeko fenomenoen ikuskizunen giroa berreskuratuko du, pertsonaia harrigarriekin eta umore eta ilusio ukituekin.

Programazioak hurrengo asteburuan jarraituko du. Maiatzaren 10ean, larunbatean, 18:00etan, Adrian Schvarzstein nazioarteko artistak "Dans" izeneko ikuskizuna eskainiko du Pinuetako Dolores Ibarruri Plazan, dantza eta kale-antzerkia uztartzen dituen lan bat, non publikoa protagonista izango den.

Maiatzaren 11n, igandean, 12:00etan, amaiera emango zaio lehen edizio honi Txorierriko Manuel de Irujo Plazan, Tiritirantes konpainiaren "Mesozoica" ikuskizunarekin; dinozauroak, zirkoa eta umorea batzen dituen bidaia irudimentsua.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 3
  • Gaia Arte eszenikoak