TOPIC-ek Japonian burutzen ari den erakusketa unibertsalean parte hartuko du

  • TOPIC-ek Japonian burutzen ari den erakusketa unibertsalean parte hartuko du

2025eko apirilaren 13tik urriaren 13ra, Osakan, Yumeshima uharte artifizialean, 2025 Erakusketa Unibertsala ikusgai izango da, "Etorkizuneko gizartea diseinatu eta gure biharko bizitza irudikatu" lelopean.

Tolosako TOPIC-ek Erakusketa Unibertsal batean parte hartuko du berriro, duela bost urte Dubain egin zen aurreko edizioan parte hartu zuen bezala. Bi kasuetan, Txotxongiloen Nazioarteko Zentroa ekitaldi handi honetan ikusgai izango da maiatzaren 5etik 11rako astean emango diren tailerren bidez. Tailerren izenburua "Dragoiak eta usoak mugimenduan" izango da. Tailerrak Erakusketa Unibertsalean bertan egingo den Gaztela-Mantxako astearekin batera egingo dira. TOPIC-ek txotxongilo berezi bat egingo du maiatzaren 5ean, ofizialki 2025eko maiatzaren 11n ospatzen den Haurren Munduko Eguna ospatzeko.

Erakusketa honetan parte hartzeko bereziki sortutako eta diseinatutako ekimena da. Erakusketa Unibertsal honetan kultura askotako pertsonak biltzen dira, etorkizun jasangarriago baterako aukerak aztertzeko eta sustatzeko. Gero eta digitalizatuagoa dagoen mundu honetan, tailer hau gorputzak eta interakzio fisikoak leku esanguratsua hartzen duten espazio gisa aurkezten da, parte-hartzaileak jolastera eta imajinatzera gonbidatuz.

Tailerraren oinarria txotxongiloen eraikuntza bat da, non teknika batzuk landuko diren materialak berrerabiliz. Tailer honek materialak berrerabiltzearen garrantzia nabarmentzen du, elementu beretik abiatuta forma eta erabilera desberdinetan transformatzea sustatuz. Sorkuntza iraunkorraren ikuspegian oinarrituta, pentsamendu sortzailea eta kritikoa modu integratuan garatzen lagunduko da. Hori funtsezkoa da klima-aldaketa eta biodibertsitatearen galera erronka globalak diren une honetan.

"Dragoiak eta Usoak Mugimenduan" tailerraren helburua parte-hartzaileentzat hezkuntza eta arte-esperientzia esanguratsua sortzea da, 2025eko Erausketa Unibertsaleko funtsezko balioen barruan: jasangarritasuna, berrikuntza eta gizateriaren eta naturaren arteko bizikidetza harmonikoa. Txotxongiloen sorkuntzaren bidez, honako emaitza hauek lortzea espero da: iraunkortasunari buruzko kontzientzia, esku-trebetasunen eta sormenaren garapena, 2025eko Erakusketa Unibertsalaren balioei buruzko hausnarketa egitea eta esperientzia gogoangarri bat sortzea.

topic.eus

  • DataMaiatzak 2
  • Gaia Museoak, Ondarea