Euskadiko Filmategia izango da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarraren egoitza 2028an

  • Euskadiko Filmategia izango da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarraren egoitza 2028an

  • Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariak Quebecen defendatu zuen atzo hautagaitza. Azpimarratu zuenez, ekimena "erakustoki bikaina izango da euskal ondare zinematografikoaren balioa nabarmentzeko"
  • Sektoreko ekitaldi garrantzitsuena da, eta 2028ko apirilaren amaieratik maiatzaren hasierara egingo da Euskadiko Filmategian; hain zuzen, urte horretan 50 urte beteko ditu erakundeak, eta mundu guztiko 300 espezialista baino gehiago elkartuko ditu

Euskadiko Filmategia izango da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarraren egoitza 2028an; hain zuzen, apirilaren amaieratik maiatzaren hasierara. Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariak Quebecen defendatu zuen hautagaitza, Film Artxiboen Nazioarteko Federazioaren (FIAF) biltzar nagusiaren aurrean. Fernándezek azpimarratu zuenez, "FIAFen nazioarteko biltzarra Euskadin izatea erakustoki bikaina izango da ondare zinematografikoaren balioa nabarmentzeko eta sektoreko punta-puntako adituekin ezagutza partekatzeko".

Hitzaldian bideo bat aurkeztu zen, eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua izan zen parte-hartzaileetako bat. Adierazi zuenez, gobernuak “erabat” babesten du Filmategia ekimen horretan. Sailburuak azaldu zuenez, "Gure herrialdearen ikus-entzunezko memoria da Filmategia. Ezinbestekoa da gure iragana gordetzea eta, aldi berean, nor garen erakustea belaunaldi berriei. Bizi garen mundu global honetan, beste filmategi batzuengandik ikasten jarraitu nahi dugu, eta, halaber, gure esperientziaren berri eman ezagutza kolektibo horri".

Jarraitu irakurtzen

filmoteka.eus

  • DataMaiatzak 2
  • Gaia Ikus-entzunezkoa, Artxibategiak eta Liburutegiak, Ondarea