Gorka Urbizuk jaso du MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren saria
Musika independentearen MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren saria irabazi du Gorka Urbizuk. Sari banaketa 2025eko apirilaren 29an egin zen Madrilen eta beste lau artista zeuden izendatuak kategoria honetan: TOC (Jaioak Hiltea Zor), Ezpalak (Gatza), Olatz Salvador (Zainak Eman) eta Janus Lester (LORE).
Hasiera bat diskoarengatik eskuratu du Gorka Urbizuk saria. Abesti bilduma 2024an plazaratu zuen inolako abisu edo aurrerapenik gabe. Berri Txarrak taldearen kide zenaren lehen bakarkako lana da, eta horretan proposamen intimista egiten du. Soinu geruzak gehitu ordez, albumean biltzen dituen 11 abestiak erantzi, hustu eta kimatu ditu, euren soiltasuna agerian utziz.


