"Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegia" argazki-lehiaketa (2026)
Oinarri hauen helburua «IX. Argazki Lehiaketa - Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegia» lehiaketa arautzea da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2026ko egutegia egiteko.
Gaia
Lehiaketaren edizio honetarako aukeratutako gaia «Ekin. Zaindu. Bizi.» da. Gipuzkoa lurralde bizia da, natur ingurune aberatsa, tradizio sustraituak eta komunitate balio sendoak dituena. Aldi berean, etorkizunera begira aurrera egiteko ekimena duen lurralde industriala da, pertsonak eta ingurunea zaintzen dituena. Guztion ongizatea bultzatzen duen lurraldea, azken finean. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak goiburutzat hartu du Ekin. Zaindu. Bizi lema legealdi honetan, gipuzkoar guztien ongizate integralaren aldeko lana laburbiltzen duenez. Aukeratutako gaiaren bitartez eta argazkien bitartez, gipuzkoarron balio konpartitu horiek guztiak indartzen eta sustraitzen jarraitu nahi du Foru Aldundiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku geratzen da argazki lanak onartzeko eskubidea, planteatutako gaiarekin eta aurrerago zehaztuko diren gutxieneko kalitate teknikoko irizpideekin bat datozen ala ez kontuan hartuta.
Parte-hartzaileak
18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan, argazkilaritzan profesionalak izan ala ez; epaimahaikideek eta haien zuzeneko familiartekoek izan ezik. Argazki lehiaketan parte hartzea eta izena ematea doakoa da parte-hartzaile guztientzat.
Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake gehienez, originalak eta lehenagotik argitaratu gabekoak. Aurkeztutako argazkiak ezin dira, lehenagotik, komunikabideetan edota bestelako publizitate kanpainetan argitaratuta egon. Bestalde, ezingo dira aurkeztu aurretik argazkilaritza sariren bat jaso duen argazkirik.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Irailak 1(e)tik 2025(e)ko Irailak 30(e)ra
- EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


