"Musika dibertigarria da - La música me divierte" kontzertu didaktikoen zikloa maiatzaren 2tik, ostirala, aurrera Bertendona Institutura itzuliko da


  • Jarduerak maiatzaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean (ostirala) eta 15ean (osteguna) egingo dira, Bertendona Institutuan
  • Maiatzaren 2ko eta 15eko kontzertuak, familiei zuzendutakoak, sarrera librekoak izango dira edukiera bete arte
  • Gainerako emanaldietarako sarreren prezioa 5 eurokoa da eta www.bilbaokultura.eus webgunean eta areto berean eros daitezke ordubete lehenagotik

Bilboko Udalak "Musika dibertigarria da - La música me divierte" kontzertu didaktikoen zikloaren edizio berri bat bultzatuko du. Programa hau musikaren arloan publiko berriak sortzera bideratuta dago, kulturaren sostengu eta garapenerako oinarrizko elementu gisa, eta Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan entzuleen inguruko lan-ildoa osatzen duen ekintzetako bat da.

Emanaldi guztiak Bertendona Institutuan eskainiko dira. Kontzertuak maiatzaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean, eta maiatzaren 15ean, ostegunean, izango dira. Guztiak 19:00etan hasiko dira, maiatzaren 2koak eta 15ekoak izan ezik, horiek 18:30etan hasiko baitira. Bi emanaldi horiek bereziki haurrei eta familiei zuzenduta daude eta maiatzaren 2koa euskaraz egingo da.

Maiatzaren 2rako eta 15erako programatutako ikuskizunak sarrera librekoak dira lekua bete arte. Gainerako kontzertuetara joateko 5 euroko sarrera ordaindu beharko da, www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez eta, gainera, areto berean emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.

Ikusi hemen egitarau osoa.


  • DataApirilak 27
  • Gaia Musika