Santa Maria Katedrala miresteko balkoi begiratoki berria zabalduko dute gaur

  • Santa Maria Katedrala miresteko balkoi begiratoki berria zabalduko dute gaur

Santa Maria Katedrala Fundazioak nabe nagusiaren estalki zaharberritua eta erdiko nabearen estaldean eraikitako balkoi begiratoki berria aurkeztuko ditu ostiral eguerdian. 

Balkoi begiratoki hori dorrearen bisitetara gehituko da eta gangen goiko aldea eta erdiko nabearen estalpeko espazioa ikusteko aukera emango du.

Ramiro Gonzalez Arabako Diputatu Nagusiak izanga da aurkezpenraen buru, eta bertan izango dira  Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Urkiri Salaberria Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria, Ana del Val Kultura diputatua, Sonia Díaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura zinegotzia eta Carlos García Llata Gasteizko elizbarrutiko bikarioa.

1994an ekin zitzaion Gasteizko Katedral Zahar gisa ezagun den gotiko estiloko (XIII. mendean eraikia) tenpluaren azken zaharberritze-prozesuan, eta, inspirazio iturri izan da, besteak beste, Ken Follet eleberrigileentzat, eraberritze prozesu horren inguruan Santa Maria Katedrala Fundazioak urteetan emandako dokumentazio eta informazioarekin elikatu baitzen haren Un mundo sin fin lana. 

eitb.eus

  • DataApirilak 25
  • Gaia Ondarea