Egonaldi artistikoa Baratza Aretoan (2025-2026)
Deialdi honen helburua da BI SORKUNTZA EGONALDI ematea prozesuan edo aurre-ekoizpen fasean dauden bi proposamen eszenikori. Egoitzek barne hartzen dute Baratzako instalazioetan egokitutako lan-espazio bat lagatzea 1 eta 2 aste bitarteko epean, eta laguntza ekonomikoa (faktura bitartez) ordaintzea. Arabako lurraldetik kanpoko konpainia edo artistaren baten proposamena aukeratuz gero, ostatua eskaini ahal izango da.
Gainera, egonaldi horretan, beharrezkoa izanez gero, 2 laguntza-saio egingo dira aretora atxikituta dagoen profesional batekin, arte-gaietan (aktoreen entrenamendua, dantza eta koreografia, eszenen zuzendaritza eta dramaturgia) edo kudeaketan (banaketa, administrazioa eta komunikazioa).
Laguntza ekonomikoa 750 €-koa da (+zergak), eta faktura bidez ordainduko da. Pertsona fisikoa bada, zenbateko horri dagokion PFEZaren atxikipena deskontatu beharko zaio. Laguntza hau, 2025ean Vital Fundazioak emandako babesari esker posible da. Egonaldiaren data zehatzak espazioarekin hitzartuko dira, baina 2025eko abenduaren 22a eta 2026ko otsailaren 22a bitartean gertatu beharko lirateke.
Informazio gehiago: https://salabaratza.com/eu/news/residencias-202526/
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Urriak 30(e)tik 2025(e)ko Azaroak 24(e)ra
- EntitateaBaratza Aretoa
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- LekuaAraba
- Iraupena1-2 aste (2025eko abenduaren 22a eta 2026ko otsailaren 22a bitartean)
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraSorkuntza
- Harremanainfo@salabaratza.com
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


