Kutxa Fundazioa-Gordailua Beka 2025
Arte Ederren eta Kultura Ondasunen Kontserbazioan eta Zaharberritzean jasangarritasuna ezartzen laguntzeko bikaintasunean prestatzea xede duen Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren deialdiaren oinarriak.
BEKAREN XEDEA
Kutxa Fundazioa – Gordailua beka Gipuzkoako kultura-ondarea kontserbatzeko, ikertzeko, berritzeko eta gizarteratzeko xedez Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean egindako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Kutxa Fundazioa – Gordailua bekak helburu du, hain zuzen, kontserbazio eta zaharberritzearen arloan prestakuntza sustatzea eta, zehazki, Arte Ederren eta beste kultura-ondasun batzuen kontserbazio- eta zaharberritze-jardueretan parametro jasangarriak ezartzen laguntzea. Helburu hori betetzeko, lankidetzan arituko dira bi erakundeak Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroarekin, zeina baita Europako erreferentea kultura-ondasunen kontserbazioan.
Beka honen bidez garatuko diren proiektuak honako hiru ildo estrategiko hauetako edozeinetan kokatuak izan daitezke:
- Jasangarritasuna, kultura-ondasunak garraiatzeari, gordailutzeari eta erakusteko prestatzeari aplikatuta.
- Material eta ekintza jasangarriagoak ikertzea obrak kontserbatzera eta zaharberritzera bideratutako esku-hartzeetarako.
- Berrikuntza, artelanen kontserbazioaren kudeaketa jasangarrian.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Apirilak 28(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 16(e)ra
- EntitateaKutxa Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaOndarea
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


