Arabako Foru Aldundiak Ikus-entzunezko Hub bat bultzatu du Aiaraldean, filmaketak erakartzeko eta sektorea dinamizatzeko
- Aiaraldea Planean sartutako proiektu berrietako bat da
Arabako Foru Aldundiak Hub Audiovisual Araba ekimena abian jarriko duela iragarri du, Aiaraldea eskualdea ardatz izango duen asmo handiko ekimena. Helburua argia da: pizgarri fiskal berriei esker lurraldean filmatzeko gero eta interes handiagoa aprobetxatzea eta Araba ikus-entzunezko industriarako erakarpen gune bihurtzea.
Hub berria ekoizleen, erakundeen eta sektoreko profesionalen topagune izango da, eta laguntza logistikoa, aholkularitza eta zerbitzu teknikoak eskainiko ditu filmen, telesailen, dokumentalen eta ikus-entzunezko beste formatu batzuen filmaketak errazteko.


