Errenteriako 2025eko Madalenak jaietako irudia izango den kartela aukeratzeko lehiaketa
Errenteriako Udalak XXXVIX. Kartel Lehiaketa deitu du, Madalenak 2025 jaietako irudia izango dena aukeratzeko.
Bi kategoria ezberdin izango dira lehiaketan: orokorra eta haurrena. Kategoria orokorreko kartel irabazlea Madalenak 2025eko kartel iragarlea izango da eta 1050 euro jasoko ditu sari gisa. Haurren kategoriako lan irabazlea, aldiz, Madalenetako haurren programazioko irudia izango da eta eskola materiala erosteko 150 euroko bonoa jasoko du. Kategoria honetan DBH2 maila arteko haurrek hartu ahal izango dute parte.
Kartelak herriko jaiekin zerikusia izan behar du eta Herri Bizia webgunean sortutako atal berezian dagoen formularioa beteta bidali beharko dituzte proposamenak egileek, JPG formatuan.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 7an amaituko da. Epaia maiatzaren 28an jakinaraziko dute jendaurrean.
Herri saria
Herritarrek ere izango dute euren kartel gustukoenari bozka emateko aukera. Horretarako, aurretiko hautaketako lanak, gehienez ere 50 kategoria orokorrean eta 15 haurren kategorian, Xenpelar Etxean erakutsiko dira maiatzaren 19tik 31ra. Bertaratzen denak botoa emateko aukera izango du maiatzaren 27a arte. Bozka gehien jasotzen dituen lanaren egileak Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen jasoko ditu sari gisa.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Apirilak 10(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 7(e)ra
- EntitateaErrenteriako Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


