"Margolari gazteak... eta ez hain gazteak..." pintura azkarreko lehiaketa 2025

Leioako Udalak aire libreko "Margolari gazteak... eta ez hain gazteak..." pintura azkarraren lehiaketaren edizio berria antolatu du, 12 urtetik gorako pertsonei zuzendutako lehiaketa, maiatzaren 11n (igandea) izango dena.

Pinturaren zaleentzako hitzordu garrantzitsu bihurtu den ekitaldi honek udalerriko txoko desberdinen edertasuna mihisean islatzeko aukera eskaintzen du. Jardunaldian zehar, 08:00etatik 15:00etara, parte-hartzaileek Leioako hamar kokaleku esanguratsutan garatu ahal izango dituzte beren lanak (Elexalde Errota, Estartetxe kalea, Lamiako-Txopoeta, Mendibile Jauregia, Ondiz, Pinosolo parkea, Sabino Arana kalea, San Bartolome ermita, Udala/Eliza eta Udondo Bulebarra).

Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen teknika erabil dezake eta lanak bastidore edo euskarri zurrunean aurkeztu beharko dira. Baldintza bakarra da lanetan aipatutako lekuaren elementuak agertu behar direla.

Izen-emateak modu telematikoan egin daitezke www.kulturleioa.com webgunearen bidez, apirilaren 9tik maiatzaren 6ra arte. Halaber, lehiaketaren egun berean ere izena eman ahal izango da, Kultur Leioan, 08:00etatik 10:00etara.

SARIAK ETA ERAKUSKETA

Lehiaketak hiru sari nagusi izango ditu:

  • Lehen saria: 1.300 € + pintura paleta.
  • Bigarren saria: 1.100 € + pintura paleta.
  • Hirugarren saria: 800 € + pintura paleta.

Horrez gain, hiru sari berezi banatuko dira:

  • "GAZTEA" saria (18 eta 30 urte bitarteko, beste kategoria batean saritu ez diren artistei): 800 € + pintura paleta.
  • "LEIOA" saria (Leioan erroldatutako, beste kategoria batean saritu ez diren artistei): 500 € + pintura paleta.
  • "HARROBIA" saria (18 urtetik beherako, beste kategoria batean saritu ez diren artistei): 120 €-ko bonua + pintura paleta.

Sarituen iragarpena lehiaketaren egun berean izango da, 19:00etan, Kultur Leioan. Saritutako lanak, aurkeztutako lanen hautaketa batekin batera, Kultur Leioako Erakusketa Aretoan egongo dira ikusgai maiatzaren 22tik ekainaren 8ra.

Leioako pintura azkarreko lehiaketak urtez urte hazten jarraitzen du, sormenari bultzada emanez eta adin guztietako artistei plataforma bat eskainiz. Teknikak askeak dira eta gai nagusia udalerriko hiri-ondare eta naturala da eta horrekin, helburua, ingurune paregabe batean talentu artistikoa balioan jartzea da.

Informazio gehiagorako, interesdunek Aterpe Leioa Gaztegunearekin harremanetan jar daitezke (Aldapabarrena 2), 94 405 58 50 telefonora deituta edo gazte@leioa.eus helbidera idatzita.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Apirilak 9(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 6(e)ra
  • EntitateaLeioako Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.