Itsasmuseumek "10 urtez artea edukiontzietan" aldi baterako erakusketa zabaldu du
- Hamar edizioetako lan irabazleen ibilbidea jasotzen ditu
- Proiektuan UPV/EHU-k, Bilbao Ekintzak eta Aurtenetxea Containers-ek hartu dute parte
- Erakusketa ekainaren 29ra arte irekita egongo da Carol Iglesias Espazioan eta sarrera librea izango da
Gaur goizean, Jon Ruigómez, Itsasmuseum Bilbaoko zuzendariak, Ismael Manterola, UPV/EHUko Arte Ederren fakultateko dekanoak, Bilbao Ekintzako zuzendariak eta Leyre Arraiza, Portuko Edukiontzien gaineko Esku-hartze Artistikoen Lehiaketaren hamargarren edizioaren irabazlea denak 4 < 3 greentoblue obrarekin -zabalgunean ikusgai dagoena-, 10 urtez artea edukiontzietan erakusketa aurkeztu dute Carol Iglesias Espazioa aretoan.
Proiektua 2013an hasi zen Itsasmuseumek lehiaketa artistiko bat bultzatu zuenean UPV/EHUrekin eta Aurtenetxea Containersekin lankidetzan. Horren bitartez, itsas edukiontziak, salgaien garraioan ohikoak diren elementuak, hiri-artelan bihurtzeko gonbidapena luzatzen zitzaien EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleei, esparru publikoan sormena eta esperimentazio artistikoa sustatzeko helburuarekin.
2014an, ekimena Bilbao Art District ekimenaren programazioan sartu zen hiriko proiektu bihurtuz eta agenda artistiko eta kulturalean bere presentzia sendotuz. Ekimen publiko-pribatua hau, hiriko hainbat espaziotan garatzen zen eta artea bere dimentsio eta diziplina artistiko desberdinetan ikusaraztea zuen helburu.
Orain arte 10 edizio egin dira, bai ikuspegi formalean, bai landutako gaietan duten aniztasunagatik bereiziak, ikuspegi eta eduki sorta zabala jorratuz. Gaur aurkezten den erakusketak lan irabazle guztien ibilbide bisuala planteatzen du, bakoitzaren irudi eta maketekin, baita proiektu bakoitzaren azalpen labur batekin ere. Hori guztia maiatzean argitaratuko den katalogo batean jasoko da.
2023an, Itsasmuseumen eta Punta Begoña Fundazioaren lankidetzari esker, museoaren XX. urteurrenean Mareen arteko bizitza, itsasadarraren ondare immaterialari buruzko erakusketa antolatu zen bi egoitzetan. Berton, portuko edukiontziak erabili ziren Bilboko itsasadarreko itsas eta industria-ondareari lotutako lanbide horiei guztiei ahotsa emateko.
10 edizio, 10 proiektu
Martxan jarri zenetik,10 edizio egin dira, eta 2020an bakarrik eten egin zen, pandemia dela eta. Guztira 10 proiektu saritu dira eta denak zabalgunean egon dira ikusgai. Edizio guztiek harrera ona izan dute eta proiektu ugari jaso dira urtero.
Edizio guztietan hautatutako lanek kalitate eta aniztasun artistiko handia eskaini dute: Baluarte 1,2,3,4,5 (2013), Alberto Díez eta Leo Burgerena; All Iron (2014), Mar de Dios eta Miguel Puertasena; Edukia, edukia (2015), Juan Malkena; Paperezko Itsasontzia (2016), Álvaro Arocarena; El camino de la sirga (2017), Xabi Dobaran eta María de Vianarena; Plastikozko itsasoak (2018), María Acuña Martínezena; #Lan Bikaina #Buen Trabajo (2019), Laura Martínez Martínena; Izena daukagu (2021), Idoia Leacherena; Mareen arteko bizitza (2021); eta greentoblue.4 <3 (2023) Leyre Arraiza artistarena.
9. edizioan Punta Begoña Fundazioarekin batera egindako, Mareen arteko bizitza erakusketa, lehiaketa honen historiaren salbuespena izan zen. Itsasadarraren ondare immaterialari buruzko proiektu hau museoaren XX. urteurrenean sortu zen eta portuko edukiontziak erabili zituen Bilboko itsasadarreko itsas eta industria-ondareari lotutako lanbide horiei guztiei ahotsa emateko. Gainerako kasu guztietan, ordea, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleei irekitako deialdi batean oinarritu da, tokiko talentuari laguntza eskaintzeko eta artista gazteen sormenei Bilboko erdigunean ikusgarritasuna emateko.
Proiektu irabazleetako askok itsasoarekin, jasangarritasunarekin, industriarekin edo Bilbo edo Bizkaiko itsas historiarekin lotutako gaiak jorratu dituzte, guztiak ere gure museo-diskurtsoko zeharkako gaiak. Aurkeztutako proiektuak oso anitzak izan dira, batzuk esperientzia artistiko garaikidera bideratuak, eskulturaren printzipioak eta esperientzia murgiltzailea aztertzeko grinarekin, hala nola Baluarte edo greentoblue.4>3, beste batzuk kontzeptualagoak, industrializazioaz, estate baterako, All iron, Paperezko Itsasontziak itsasoan egindako bidaia introspektibo baten paisaiari egiten zion erreferentzia, Edukia, edukia, obrak desioak zituen erdigunean, iraunkortasuna Plastikozko Itsasoak, obraren oinarria zen, genero-berdintasuna edo itsasadarreko eta itsasoko emakume langileei aitorpena egiten zien Sirgaren bideak eta Izena daukagu lanarekin, eta #LanBikaina #Buen Trabajo lanak Euskadaldunako langileei aitortza izan zen.
10 urtez artea edukiontzietan etapa bat itxi nahi du eta ekimen honen bidez museoarekin lankidetzan aritu diren artista guztiak gogoratu nahi ditu, lehiaketan sarituak izan diren obra guztiak bilduz.
Erakusketa 2025eko ekainaren 29ra arte egongo da zabalik eta sarrera librea izango da.



