FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 31. edizioak Enrique Buleori emango dio Fantrobia saria
- Zinegileak "Método de trabajo: De inspiración a la pantalla" izeneko masterclassa eskainiko du maiatzaren 8an BBK Aretoan
- Zinemaldiak programazioaren jarduera paraleloak aurkeztu ditu, eta horien artean bi erakusketa, zinema eta literatura lotzen dituzten hitzorduak eta kontzertuak nabarmentzen dira
- 20205eko Sail Ofizialeko Epaimahaia Esty Quesadak (Soy una pringada), Diana Rojok eta Justo Ezenarrok osatuko dute
Bilboko Udalak antolatutako FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Enrique Buleo zuzendariari emango dio Fantrobia Saria, generoaren zinemaren barruan gorabidean dagoen pertsona bat saritzen duena. Bodegón con fantasmas bere lehen film luzea egin berri du eta Kritikaren Saria haso du Aby zineman eta Donositiako Fantasiazko Zinemaren Astean.
Era berean, Buleok Decorosa, El infierno y tal edo Las visitantes bezalako film laburrak zuzendu ditu, nazioarteko jaialdi askotan aurkeztu direnak.
Maiatzaren 2tik 10era egingo den Bilboko Zinemaldian, Enrique Buleok "Método de trabajo: De inspiración a la pantalla" izeneko masterclassa emango du maiatzaren 8an 12:30ean BBK Aretoan (sarrera librea izango da lekua bete arte). Zinemako ikasleei zuzendutako hitzordua da hau eta FANT Bilbaok edizio honetarako antolatu dituen jarduera osagarrien barruan kokatzen da.


