Arte plastikoen eta ikusmen-arteen bekak 2025
Deialdi honen xedea da Bizkaian egoitza duten artista berriei arte plastikoen eta ikusmen-arteen arloko sorkuntza artistikorako bekak ematea.
Proiektuak 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean garatu beharko dira.
Ikerketa eta irakaskuntzari lotutako zenbait proiektu ez dira inoiz kontuan hartuko eta, hortaz, ezingo dute bekarik jaso; hain zuzen ere, hauek dira: graduondoko ikastaroak, master mota guztiak, doktoretza-ikastaroak eta doktore-tesiak egitea. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik jaso erakusketek eta haiek eragindako gastuek (garraioa, katalogoak, etab.).
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Apirilak 1(e)tik 2025(e)ko Apirilak 15(e)ra
- EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
- AtalaEuskara, Kultura eta Kirol Saila
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaIkusizko arteak
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


