Arte dramatikorako, musikarako eta dantzarako bekak 2025

  • Arte dramatikorako, musikarako eta dantzarako bekak 2025

Deialdi honen xedea da arte eszenikoen arloan (arte dramatikoa, musika eta dantza) prestatu eta hobetzeko bekak ematea, bikaintasuna lortzeko bidean dauden pertsona fisikoei.

Proiektuek ikasturte bateko iraupena izan beharko dute (ohiko iraupena 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era), eta gutxienez 900 ordukoa.

Ez da inolaz ere diruz lagunduko edozein motatako diskriminazioa eragiten duten prestakuntza proiektuak, tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko indarreko araudian ezarritakoaren arabera.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Apirilak 1(e)tik 2025(e)ko Apirilak 15(e)ra
  • EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
  • AtalaEuskara, Kultura eta Kirol Saila
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaArte eszenikoak, Musika
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.