Pablo Hernando: «Misterioak zentzu apurrik ere ez badu, ikusleak adarra jotzen ari zaizkiola sentituko du»
- Gasteiztar zinemagileak Una ballena filma estreinatuko du gaur Hegoaldeko zinema aretoetan, Ingrid García-Jonsson eta Ramón Barea aktoreak protagonista dituen film misteriotsu eta lanbrotsua
Sitgesetik eta beste hainbat jaialditatik pasatu eta gero, ostiralean, martxoak 28, zinema aretoetara iritsiko da Una ballena Pablo Hernando zinemagilearen (Gasteiz, 1986) hirugarren film luzea, Berserkeren (2015) eta Esa sensación Juan Cavestanyrekin eta Julian Genissonekin idatzi eta zuzendutako lanaren ondoren.
EITBren parte-hartzea duen filmak unibertso gandutsu, umel eta misteriotsua sortu du; han, portuaren kontrola bereganatzeko borrokan ari den gangster batek, Ramon Barea aktoreak gorpuzten duen Melvillek, misio berezia aginduko dio soldatapeko hiltzaile enigmatiko bati (Ingrid García-Jonsson).
Hernandorekin hitz egin du EITB.EUSek, pelikulak irekitzen duen espazio likitsean sartzeko, zinema beltza, misterioa, fantasia, zientzia-fikzioa eta akziozko zinema nahasten dituen "misteriozko baina ez intrigazko" pelikulaz gehiago jakiteko.
Europa mailako estreina Sitgeseko jaialdian egin eta beste hainbat festibaletatik pasatu eta gero iritsi da Una ballena zinemetara. Zer erantzun jaso duzu jaialdiz jaialdi egindako ibilbide honetan?
Oso ondo joan da. Udaberrian, Espainiako estreina komertziala beste herrialde batzuetako jaialdietan egingo ditugun proiekzioekin batuko da.
Sarbide zuzena jarri dut Letterboxd eta Filmaffinityrako.


