DAB eta Cielo Raso konpainiak, Edinburgh Festival Fringe 2025 jaialdian
Aurten, lehen aldiz, Euskal Herriko bi konpainia profesional hautatu dituzte, mundu mailako erakusleihoa den jaialdian parte hartzeko.
Edinburgh Festival Fringe munduko kultur ekitaldi handienetariko eta garrantzitsuenetako bat da. Urtero ospatzen da Edinburgon, Eskozian, abuztuan zehar, Edinburgoko Nazioarteko Jaialdiarekin batera. Artistentzat oso plataforma garrantzitsua da, bai ikusgarritasunagatik eta baita nazioarteko kulturgileekin networking aukeragatik, baina konpainiek ahalegin ekonomiko handia eta antolakuntza ona egitea beharrezkoa da ikusgarritasuna izateko. Fringe-ra joaten diren mundu osoko enpresa gehienek inbertsio ekonomiko handia egiten dute bertan egoteko.
Etxepare Euskal Institutuak, ADDE Euskal Herriko dantza profesionalen elkartearekin elkarlanean, 2025ko abuztuan ospatuko den Edinburgh Festival Fringe jaialdian (Edinburgo, Eskozia) parte hartzeko deialdia zien Euskal Herriko konpainia profesionalei.
Lankidetza honi esker, Dance Base – National Centre For Dance-k, aurten, 2 euskal konpainia hautatu ditu 2025ko jaialdiaren egitarauan: DAB konpainia eta CIELO RASO konpainia.


