Laboratorium Museoak euskal baleari buruzko modulu interaktibo berria inauguratu du

  • Laboratorium Museoak euskal baleari buruzko modulu interaktibo berria inauguratu du

  • Modulu berria museoko erakusketa iraunkorraren parte izango da
  • 3Dn garatutako modulu interaktibo birtual honek balearen biologia du aztergai
  • Adituen eta erakundeen elkarlanaren emaitza da proiektua

Laboratorium Museoak erakusketa iraunkorra handitu du Ipar Atlantikoko sardako balearen (Eubalaena glacialis) inguruan sakontzen duen modulu berritzaile batekin. Erakusketa iraunkor berriko moduluak, museoko piezarik nabarmenetako bat jarriko du balioan, euskal balearen hezurdura osoa. Zaharberritze tratamendua egindako orno bat erakusgai jarri da, Euskal Herriko historian eta kulturan funtsezkoa izan den animalia baten tamaina erreala ikusteko aukera eskainiz.

Zaharberritze lanak Artez Zaharberritze estudioan egin dira. Maite Fernandez piezaren kontserbazio egoeraz eta egindako esku-hartzeaz aritu da, ornoak zeukan zikinkeria garbitu eta pitzadurak egonkortzean oinarritu da beraien lana.

Wasabi Produccionesek modulua diseinatu eta elementu interaktiboak ekoitzi ditu, Expomon fabrikazio fisikoaz arduratu da eta Tecnoradio instalazioaz. Beste zenbait kolaboratzaile ere aritu dira lanean proiektuan, hala nola, Fernando Baptista, National Geographicekin (gaur egun Disney) lotura duen ilustratzaile zientifiko ezaguna. Bere ilustrazioek balio zientifikoaz gain, bisualki erakargarri egiten dute erakusketa. Bestalde, Tekniker, Artez Zaharberritze estudioa eta Donostiako Aquariuma ere elkarlanean aritu dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 27
  • Gaia Museoak, Ondarea