"Expodistrito" programak Bilboko auzoetara hurbilduko ditu berriro argazki- eta pintura-erakusketa ibiltariak udaberri honetan
- Lanak San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan gozatu ahal izango dira
- Lau pintura-erakusketa eta lau argazki-erakusketa eskaintzen dira, K-Toño Frade, Álvaro Hidalgo Trueba, eta Rosa María Sánchez Núñez artisten, Nahiarte proiektuaren, Leonor Uriarte Ibarrondo, Begoña Elexpe, Olga Ruiz eta Sergio Verde argazkilarien eta Photobat elkarteen lanekin
- EXPODISTRITO programa Hiribilduaren adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista hasiberri eta ospetsuen lana jendaurrean aurkeztu nahi duen Udal ekimen bat da
EXPODISTRITO, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, udaberri honetan itzuliko da, argazki eta pintura proposamenak eskainiko dituen edizio berri batekin.
Hauek dira erakusketa hauetan parte hartu duten artistak: Leonor Uriarte Ibarrondo (pintura); K-Toño Frade (pintura); Álvaro Hidalgo Trueba (pintura); Rosa María Sánchez Núñez (argazkia); Begoña Elexpe (argazkia); Olga Ruiz eta Sergio Verde (argazkia); Nahiarte (pintura) desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten pertsonentzako sorkuntza artistikorako gunea; eta Bilboko Photobat argazki-elkartea.
Edizio berri honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan Expodistrito ekimenaren proposamen artistikoez gozatu ahal izango dute hiriko bizilagunek, apirilaren 2tik ekainaren 30era. Erakusketetako bi, "Auzo baten erretratuak" eta "Kultura arteko galerna", urteko lehen hiruhilekoan ere ikusi ahal izan dira, baina udaberri honetan ere eskaintzen dira.
EXPODISTRITO erakusketak 2018an 73 urte zituela hil zen K-Toño Frade marrazkilari, kartelgile, karikaturagile, margolari eta idazle kostunbristaren pintura lanaren erakusketa biltzen du.
Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.


