Haurrendako antzerki-testuen lehiaketa 2025
Ekainaren 10ean, 23:59ean, bukatuko da Haurrendako Antzerki Testuen XXXIV. Lehiaketara lanak aurkezteko epea; aurten ere Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatu dute. Gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetarako deia egin da, eta 18 urtetik gorako edonork har dezake parte.
Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahalko ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, betiere baldintza hauek beteta: testuak argitaragabeak eta jatorrizkoak izanen dira; ezin da testu bera aurkeztu bi modalitateetan; ezin dira beste edozein lehiaketatan saritutako lanak aurkeztu; eta beste konpainia profesional edo amateur batzuek estreinatu ez dituzten lanak izanen dira. Antzezlanek haurrendako lanetan ohikoa den iraupena izan behar dute.
Lanak telematikoki aurkeztu behar dira, concursodetextosentnae@gmail.com helbide elektronikoaren bidez. Gaian "HAURRENDAKO ANTZERKI-TESTUEN XXXIV. LEHIAKETA" jarri beharko da eta bi fitxategi atxikiko dira: 1. FITXATEGIAK "TESTUA" izena izanen du eta izenburua, testua eta egileak lehiaketara aurkezteko erabilitako izengoitia jasotzen dituen PDFa jasoko du; 2. FITXATEGIAN, "PLIKA" izenarekin, honako hauek jasoko dira: lanaren izenburua eta egilearen izengoitia; curriculum laburra; goiburuan haren izen-abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa; NANaren edo pasaportearen fotokopia, eta idatzizko adierazpen bat, non jasoko baita lanak baldintzak betetzen dituela, eta egileak deialdiaren oinarriak ezagutzen eta onartzen dituela.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Martxoak 26(e)tik 2025(e)ko Ekainak 10(e)ra
- EntitateaIruñeko Udala, Nafarroako Antzerki Eskola
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaArte eszenikoak, Literatura
- JardueraSorkuntza
- Harremanaconcursodetextosentnae@gmail.com
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


