Cristina Iglesias, Familia Santuko fatxada nagusia diseinatzeko hautagai
- Donostiar artistak bartzelonar tenpluko Aintzaren Fatxadarako proposamen bat aurkeztuko du, Miquel Barcelok eta Javier Marinek bezala
Cristina Iglesias donostiarrak, Miquel Barceló mallorcarrak eta Javier Marin mexikarrak Familia Santuko fatxada nagusirako, Aintzako etxe aurrerako, diseinu bat proposatzeko eskaria jaso dute.
Iglesiasek hormigoia, altzairua, ura, kristala, brontzea eta banbua lantzen ditu nagusiki, eta bere eraginen artean errusiar konstruktibismoa, Londresko British Museumen ezagutu zituen asiriar behe-erliebeak eta Errenazimentuko italiar arkitektura aipatu izan dituzte adituek.


