Artium Museoak Mar Coll-en "Salve María" (2024) filmaren estreinaldia Gasteizen hartuko du

  • Artium Museoak Mar Coll-en

  • Katixa Agirre idazlearen Amek ez dute izeneko nobelan oinarrituta dago pelikula
  • Salve Maríak jaialdi askotan parte hartu du eta sari nagusi ugari jaso ditu dagoeneko
  • Proiekzioa dela-eta, zuzendariak eta idazleak solasaldi batean parte hartuko dute museoan

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan, Salve María (2024) Mar Coll kataluniar zuzendariaren pelikula proiektatuko da apirilaren 1ean, asteartea, 18:30ean. Katixa Agirre idazle gasteiztarraren Amek ez dute eleberrian oinarritutako film hau iazko abuztuan estreinatu zen Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian, eta harrezkero harrera ona izaten ari da kritikaren eta publikoaren aldetik. Proiekzioaren esparruan, museoak elkarrizketa bat antolatu du. Bertan, idazleak eta zuzendariak parte hartuko dute, eta eleberriaren gai nagusiez eta haren egokitzapen zinematografikoaz arituko dira. Jarduera hau doakoa da eta aretoko tokia, mugatua. Parte hartzeko, izena eman behar da artium.eus helbidean.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 26
  • Gaia Ikus-entzunezkoa