ZINEBI Express 2025: Udaberriko edizioa

  • ZINEBI Express 2025: Udaberriko edizioa

ZINEBI-Nazioarteko Dokumentalen eta Film Laburren Zine Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatua, ZINEBI Express film laburren lehiaketaren udaberriko edizioa egingo du lehenengoz, zinema-eskoletako eta fakultateetako gazteei zuzendutako deialdiarekin. Deialdi horretan, 72 ordutan 3 minutura arteko film labur bat asmatzeko, filmatzeko eta muntatzeko desafioa beren gain hartzeko prest egon beharko dute.

"Udaberriko edizioa" izenburupean, hitzordu berri hau azken urteetan harrera ona izan duen udazkeneko deialdiari gehituko zaio, jaialdiak zinema gazte, kolektibo, premiazko eta ingurunearekin lotuaren alde egiten duen apustua indartuz.

Udaberriko edizioa martxoaren 27tik 30era bitartean egingo da, eta sormenaren arloko gai zehatz bat proposatuko die talde parte-hartzaileei. Helburua ekoizpena aktibatzea, talde-lana sustatzea eta ikaskuntza bultzatzea da, sormen-askatasuneko espazio bat eskainiz, non ikus-entzunezko forma, ideia eta lengoaiekin esperimentatuko den.

Lortutako film laburrak hainbat sari lortzeko lehiatuko dira eta sari horiek gala berezi batean emango dira Arriaga Antzokian, datorren ZINEBIren programazioaren esparruan, zeinak 67. edizioa ospatuko baitu aurtengo azaroaren amaieran. Zinematografiaren arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia.

Izena ematea doakoa da eta gaia aurkezteko ekitaldian egingo da. Datorren ostegunean, martxoak 27, izango da 13:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.


Laburrean

  • Epea Martxoak 27
  • EntitateaBilboko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.