Nazioarteko egonaldi trukerako deialdia: Europalia Morpho Tabakalera 2025

  • Nazioarteko egonaldi trukerako deialdia: Europalia Morpho Tabakalera 2025

Artisten mugikortasuna lagundu eta bultzatzeko eta haien arteko kultura eta diziplina anitzeko trukea bultzatzeko asmoz, Tabakalera Morphorekin elkarlanean ari da Europalia jaialdiaren esparruan. Horretarako, Europaliak, Morphok, Tabakalerak eta Etxepare Euskal Institutuak Morpho eta Tabakaleraren arteko erresidentzia truke programa bat jarri dute martxan.

Deialdi honen helburua truke egonaldi artistiko bat egitea da Morphoren (Anberes, Belgika) eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren (Donostia) artean. Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin garatzen da programa hau.

Deialdi hau euren praktika artistikoa Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan edo Iparraldean garatzen duten eta Morphon testuinguru artistiko berriak esploratu eta euren ibilbide artistikoa zabaldu nahi duten artistei zuzenduta dago.

Egonaldiak hamaika aste iraungo du, eta lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu proiektu artistiko bat garatzeko. Egonaldia 2025eko irailaren 29tik abenduaren 21era egingo da.

Jasotako proposamen guztien artean proiektu bat aukeratuko da.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Martxoak 27(e)tik 2025(e)ko Apirilak 22(e)ra
  • EntitateaMorpho, Tabakalera
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaNazioartea
  • Iraupena2025eko irailaren 29tik abenduaren 21ra (11 aste)
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.