Nafarroako udalerrientzako dirulaguntzak, ARTEA ETA KULTURA 2025 programako arte eta kultur jarduerak egiteko
Deialdi honen xedea da Nafarroako udalerrietan arte eta kultur jarduerak sustatzeko laguntzak arautzea. Jarduera horiek 1.2 puntuan deskribatutako arloetakoak izan beharko dira, eta 2024ko azaroaren 28tik 2025eko urriaren 26ra bitarte eginen dira, bi egun horiek barne.
Deialdi honen ondorioetarako, arte eta kultur jardueratzat hartuko dira arte bisualetako ikuskizunak eta proiektuak (arte plastikoak, instalazioa, esku-hartzea, bideoartea, arte ekologikoa, arte efimeroa, besteak beste), Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuak honako zortzi sektore hauetan egin ohi dituen jarduerekin lotuta daudenak: antzerkia, dantza, zirkua, musika, literatura eta hitza, arte bisualak, zinema eta ikus-entzunezko arteak, eta herri-kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpen artistikoak (bertsolaritza, jotak, dantza, abesbatza, txistua...).
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Martxoak 26(e)tik 2025(e)ko Apirilak 25(e)ra
- EntitateaNafarroako Gobernua
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


