Juan Mari Beltran Argiñenak 2024ko Manuel Lekuona Saria jaso du
Eusko Ikaskuntzaren 2024ko Manuel Lekuona Saria Juan Mari Beltran Argiñena musikari, musikologo, konpositore, etnografo eta irakasleari emateko ekitaldia Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan egin da gaur, martxoaren 25.
Euskal musikaren eta folklorearen esparru anitzetatik etorritako jende ugarik, lagunek eta erakundeetako ordezkariek -hala nola, Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria eta Javier Arakama, Euskarabideako zuzendari-kudeatzailea- Juan Mari Beltrani babesa eman diote. Zeremonian ez dira falta izan ez musika interpretazioak ezta bere ondoan edo bere ibilbide luzean lagundu diotenen testigantzak ere.


