Igor Legarreta "Inurri itsuak" fimatzen hasi da, Ramiro Pinillaren eleberrian oinarrituta
- Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Miren Gaztañaga dira euskarazko filmaren protagonistak. "Zoritxarrarekiko erresilientziari eta gizakiaren biziraupenaren aldeko betiereko borrokari buruzko western tragikoa" izango da
Martxoaren 13an, Igor Legarreta zuzendaria (Ilargi guztiak, Cuando dejes de quererme) Inurri Itsuak pelikula filmatzen hasi zen, eta hamar astez jardungo da lantaldea beharrean Bizkaiko hainbat tokitan (Bilbo, Elorrio, Galdakao, Getxo, Gorliz, Mundaka….); agertoki naturalak eta dekoratu handiak uztartuko dituzte.
Filmaren protagonistak Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Miren Gaztañaga, Unax Hayden eta Patxi Bisquert dira, eta ondoan izango dituzte Carlos Santos, Dani Cabrera, Kimetz Etxabe, Markel Martínez, Anuk Puértolas eta Elena Uriz.
Filma euskaraz idatzi dute Legarretak berak eta Andoni de Carlosek (Faisaien irla, Handia), Las ciegas hormigas Ramiro Pinilla getxoztarraren eleberrian (Nadal saria, 1961ean) oinarrituta.


