Gasteizko Probintzia Plazan "Iruña Veleia, 3.000 urteko historia" erakusketa dago aire zabalean

  • Gasteizko Probintzia Plazan

  • Erakusketa 20 panelek osatzen dute, eta bere xedea da aztarnategiaren garrantzi historiko eta ondare izugarriaz kontzientziatzea

Probintzia Plazan, gaurtik hasi eta apirilaren 4ra arte, "Iruña Veleia, 3.000 urteko historia" erakusketa izango da. Erakusketa horren bidez, aztarnategia lurraldeko hiriburura "hurbildu" nahi da, eta "pixka bat gehiago" zabaldu.

20 paneleko erakusketa apirilaren 4ra arte egongo da. Gaur inauguratu dute Inmaculada Sánchez Kultura zuzendariak, Javier Fernández Bordegarai Museo eta Arkeologia Zerbitzuko buruak eta saileko teknikariek.

Jarraitu irakurtzen

 


  • DataMartxoak 24
  • Gaia Ondarea