ETSk kontzertu historikoa iragarri du Bartzelonan, Madrilgo Movistar Arenarako sarrerak hiru orduan agortu ondoren
- En Tol Sarmientok Bartzelonako Palau Sant Jordira eramango du Bihotzen Konkista 2026ko apirilaren 11n
- Kontzertu berri honen salmenta bihar eguerdiko 12etan hasiko da
En Tol Sarmiento edo ETS taldeak historia egin du berriz ere, oraingoan Madrilgo Movistar Arenako bere debutean sarrerak agortuz, salmentara irten eta 3 ordu baino gutxiagoan. Honako hau da euskal talde batek Madrilgo Movistar Arena bere osotasunean betetzen duen lehen aldia. Movistar Arena euskal musika eta kultura zalez betetzeko erronka kolektiboa beteta, eta sarrerarik gabe geratu diren pertsonak asko direla ikusita, ETSk erronka berri bat jarri dio bere buruari: Bihotzen Konkista Bartzelonara eramatea. Kontzertua 2026ko apirilaren 11n izango da, Palau Sant Jordin. Salmenta bihar goizeko 10:00etan hasiko da Madrilgo aurresalmentarako izena eman zutenentzat, eta salmenta orokorra ere bihar irekiko da goizeko 12:00etan lasttour.org web orrialdean.
Bertsolariak, abesbatzak, txarangak, dantza talde tradizionalak eta kolaborazio bereziak izango dira ikuskizunean, euskal kulturaren eta identitatearen ospakizun handi batean bilakatuz.
ETS, plataforma digitaletan gehien erreproduzitzen den euskarazko taldea izanik eta etengabe hazten ari den komunitatea izanik, euskal musikan mugarria eta geroa markatzen ari den taldea da. Hiru egunez Bizkaia Arena (BEC) bete eta 45.000 pertsona asteburu ahaztezin batean bildu ostean, ETSk beste urrats bat eman eta Bihotzen Konkista iragarri du: sarrerak agortu dituen kontzertu handi bat Madrilen, 2026ko apirilaren 25ean Movistar Arenan izango dena, eta beste kontzertu bat 2026ko apirilaren 11n Bartzelonako Palau Sant Jordin.


