Lizardi Saria 2025
Dagoeneko martxan da Lizardi Sariaren 44. edizioa. Sariak haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta bi diziplinak urtez urte txandakatzen dira. Aurtengo edizioa gazte literatura saria izango da, 13-17 urte arteko irakurleei zuzendutakoa.
Lanak uztailaren 14a bitartean aurkeztu daitezke, bai posta bidez, baita posta elektronikoz ere, oinarrietan aipatzen diren baldintzen arabera, betiere.
Lanek jatorriz euskaraz idatziak izan behar dute, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake, eta irabazleak 5.500 euro jasoko ditu.
- Deialdia
- Oinarriak (PDF - 457 KB)
- Izen-emate orria (PDF - 103 KB)
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Apirilak 3(e)tik 2025(e)ko Uztailak 14(e)ra
- EntitateaZarauzko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


