"Begiratu eta liluratu zaitez": Bizkaiko historia, artea eta kultura ezagutzeko bidaia bere museoetan barrena


  • Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek ateak irekitzen dituzte publiko guztientzako programazio paregabe eta askotarikoarekin lurraldeko ondare historikoa, kulturala eta artistikoa ezagutzera emateko. Informazio guztia www.museoen2025programa.eus  webgunean jasotzen da

Bizkaiak bere historian, artean eta kulturan murgiltzea eskaintzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren museoen bitartez. Begiratu eta liluratu zaitez ekimenak lurraldeko museo-espazioen askotarikotasuna aztertzera gonbidatzen ditu bisitariak, mendeetako tradizioari, berrikuntzari eta ondareari ateak irekiz.

Historiaurreko aztarnetatik hasi eta arte garaikideraino, ondare industrial aberatsetik eta txakolinaren kulturatik igaroz. Toki paregabeak dira, kasu honetan ateak gauza erabat desberdinak ezagutzera emateko irekitzen  dituztenak: 500 urteko historia duen burdinola; funtzionatzen duen Europako ehungintzako makineriarik osoena; historiaurretik Aro Modernora arteko bidaia; txakolinaren kulturan murgiltzeko esperientzia; itsasoko bizimodu eta ohituretara hurbiltzeko aukera; euskal kulturan eta euskaran sakontzeko lekua; arte garaikideko guneak; artea eta natura. Begiratu eta liluratu zaitez! Foru museoen 2025eko programazioa www.museoen2025programa.eus webgunean kontsulta daiteke.

Foru Erakundeak kudeatzen dituen museo, areto eta enklabeek osatzen dute programazio hau, aldi baterako hogei bat erakusketa eta hainbat jarduera eskaintzen dituena urte osoan zehar: Arkeologia Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, La Encartada Fabrika-Museoa, Txakolin Museoa-Txakolingunea,  El Pobaleko Burdinola, Muñatones Gaztelua, Rekalde Aretoa eta Ondare Aretoa,  eta Omako Basoa, Santimamiñe eta Europako Herrien Parkea bezalako enklabeak.

2025eko programazioak, gainera, bisita gidatuak eskaintzen ditu Bizkaiko Foru Jauregira urte osoan, Ibilbide Historikoak udan eta foru museoetan garatzen den MusEkintza arte eszenikoen jaialdia, hilero emanaldiak eskainiz.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 21
  • Gaia Museoak, Ondarea