Damiano David, Kaytranada eta Sparks artistak eta Basoa eta Lasai guneetako programazioak argituta, osatu da Bilbao BBK Live 2025eko kartela

  • Damiano David, Kaytranada eta Sparks artistak eta Basoa eta Lasai guneetako programazioak argituta, osatu da Bilbao BBK Live 2025eko kartela

  • Sidonie, Heartworms, Maria Arnal eta beste asko gehitu zaizkie aurretik baieztatutako artistei, hala nola Kylie Minogue, Pulp, Raye, Bad Gyal, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka eta Carolina Durante. Bilbao BBK Live jaialdiaren 2025eko edizioa uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango da, Bilboko Kobetamendin
  • Klub berri bat aurkeztuko da jaialdian, Gorria, eta kolektibo batek egingo ditu aurkezpenak egunero. Bonuak salgai daude oraindik, eta eguneko sarrerak martxoaren 27an, ostegunean, jarriko dira salgai prezio berezian

Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an itzuliko da Kobetamendira, aniztasun eta dibertsitate artistikoarekin konpromiso irmoa berresten duen edizio honetan. 80 artista baino gehiago bildu dira kartelean: izen handiko musikariak, ahots berriak eta soinu berriak, eta jaialdiaren ortzi-muga zabaltzen duen line-up bat, queer ikuspegia eta ikuspegi alternatiboa aintzat hartuta. Edizio honetan, sormen-askatasuna izango da jaialdiaren ardatza, egun batean emakumezko headlinerak izango dira protagonista, eta generoz eta etiketaz gaindiko egitaraua osatu dugu. Bilbao BBK Live espazioan parte-hartzaile bakoitzak bere erritmoa aurkitzen du, mendiarekin, Bilbo hiriarekin eta musikarekin bat eginda.

OSTEGUNA, UZTAILAK 10 (PULP, KAYTRANADA, MICHEAL KIWANUKA, BICEP, CA7RIEL Y PACO AMOROSO, JAPANESE BREAKFAST)

Uztailaren 10ean hasiko da dena, ostegunean, garai guztietako banda ikonikoenetako batekin: Pulp; lehen aldiz dator Bilbora taldea, jaialdiaren buru izateko. Britpoparen enblema, britainiar taldea historiaren eta abangoardiaren arteko oreka lortu duen egunean arituko da, Kobetamendiko estreinaldia edizio honetako une garrantzitsuenetako bat izanik. Azken baieztapenetako bat, Kaytranada, ere ostegunean igoko da oholtza gainera. 2024an argitaratu zuen Timeless lanarekin eta estreinatu berri duen bertsio instrumentalarekin, jaialdiaren ildo estilistikoan ohikoa ez den ñabardura bat ekartzera dator kanadar ekoizlea. House eta R&B estiloak fusionatuta, edizio honetako soinu-espektroa zabalduko du, uneko artista garrantzitsuenetako bat zergatik den erakusten digun bitartean.

Eguna osatzeko, Michael Kiwanukaren folk, rock eta soul konbinazioa, autore garaikideen musikagintza birdefinitu duena, eta BICEP present CHROMA (AV DJ set), agertokia ikus-entzunezko bidaia bihurtzen duen ikuskizuna. Atlantikoaren beste aldetik, Ca7riel y Paco Amoroso bikoak Papota EP berria ekarriko digu, baita estreinatu berri den film labur bat ere, non entretenimenduaren kulturaren parodia egiten duten; horrek guztiak berretsi egiten du panorama urbanoan dagoen proiektu berritzaileenetako bat osatzen dutela. Horiekin batera arituko dira Japanese Breakfast taldekoak, indie alternatiboan egun dauden artista berezienetakoak; eta Judelineren pop garaikideak nortasuna eta sakontasuna ekarriko dizkio egunari, bere goranzko etengabeko bidean.

Artisten zerrendan sartu dira, alde batetik, Maria Arnal, bere bakarkako bide berrian, tradizioa ikuspegi poperoago batetik berrinterpretatzen; bestetik, Hinds, jaialdira bueltan datozenak; eta, azkenik, Eider, Nøgen taldeko abeslari ohia, bakarkako proiektu berriarekin. Zerrenda osatzeko, Erresuma Batutik datozen bi talde aipatuko ditugu: English Teacher eta Wunderhouse; baita Estatuko proposamenak ere: Cala Vento eta Pablopablo. Eta bertako talentuaren adierazgarri izango dira HofeMirua eta Tatta & Denso.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 20
  • Gaia Musika