BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2025: sail ofizialean izena emateko deialdia

  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2025: sail ofizialean izena emateko deialdia

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia (MENDI FILM) jaialdiaren 18. edizioa aurrez aurre egingo da Bilbon 2025eko abenduaren 5etik 14ra.

2025eko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian izena emateko epea 2025eko martxoaren 19an hasiko da eta irailaren 5ean itxiko da.

Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia...

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.

Izena emateko bi aukera daude, eta batean zein bestean eskatzen den materiala erantsi behar da: webgunean dagoen inprimakia online betez (www.mendifilmfestival.com) edo International Alliance for Mountain Film elkargoko jaialdien izen-emate bateratuaren bidez (https://www.mountainfilmalliance.org/multi-submission-form/).

Informazio gehiago


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Martxoak 19(e)tik 2025(e)ko Irailak 5(e)ra
  • EntitateaMendi Film Festival Kultur Elkartea
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.