Tamara García Iglesias "Locas del ático" film laburraren zuzendariari elkarrizketa
Martxoaren 19an (asteazkena) Malagako Zinemaldiko Film Labur Dokumentalen Sail Ofizialean Locas del ático proiektatuko da, Tamara García Iglesias zuzendariaren azken lana. Filmak ibilbide zinematografikoa egiten du emakumezko pertsonaietan eta eromenaren antzezpenean zehar. Zinemagile lasartearrak aipatu dizkigu proiektua aurrera eramaterakoan izan zituen zailtasunak, baita bere hurrengo proiektuaren aurrerapen txiki bat egin ere.
«Locas del ático filmak gaixotzat jo ziren emakume guztiei buruz hitz egiten du, eta gizonezko doktore batek egindakoa azaltzen du. Sintoma pilo bat definitu zituen existitzen ez zen gaixotasun bat sortzeko: histeria»


