Tamara Muruetagoiena: «Dokumentalak istorioa nire ikuspegi eta bidaia honetan zehar egin dudan ibilbide pertsonaletik kontatzen du»
Indarkeriaren oi(h)artzunak dokumentalak Malagako Jaialdiko Emakumeen Eskubideak Azpimarratzeko Sailean parte hartzen du egun hauetan zehar. Lan honetan ETAk familia bahitu eta Estatuak aita torturapean hil eta 40 urtera, Tamara Muruetagoienak egia eta justizia bilatzeari ekin dio.
Amaia Merinok eta Ander Iriartek zuzendu dute lana, eta Mirokutanak ekoitzi du.


