Izibene Oñederra, "Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)"-ren egilea: «Krisi klimatiko batek eragindako kolapso batean komunitate baten parte diren pertsonen erreakzioa erakusten digu filmak»
Annecyko Zinemaldiko Sail Ofizialean egon eta KIMUAK katalogoan parte hartu ondoren, Malagako Zinemaldirako hautatu dute Izibene Oñederraren Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) animaziozko film laburra. Bere lanaren nazioarteko ibilbideaz hitz egin du BASQUE. AUDIOVISUAL.-ek zuzendariarekin.
Ezagutzen ez duenarentzat, zer kontatzen du Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) filmak?
Animaziozko film labur bat da, 2D marrazketa digitaletako teknikaz egindakoa. Komunitate baten parte diren pertsonen erreakzioa da, krisi klimatiko batek eragindako kolapso batean.
Nondik dator lan hau sortzeko ideia?
COVID-19aren konfinamenduan egin ziren gerora animazioa izango zenaren lehen marrazkiak.


