Kultur entitateentzako dirulaguntza, kultur hedapenerako proiektuak egiteko - IDEIA 2025
Deialdiaren xedea da kultur entitate eta elkarteen kultur proiektuetarako laguntzak arautzea, Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparruan, jarraitutasunez egin ditzaten kultura hedatzeko jarduerak, Nafarroako Foru Komunitatean konferentziak, hitzaldiak, erakusketak, sariketak eta biltzarrak antolatuta, horien bitartez pertsona guztiek kulturarako irispidea izan dezaten eta bizitza kulturalean libreki parte har dezaten laguntzeko, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearekin bat.
Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.
Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteek gauzatuko dituzte proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta biztanleria osoari zuzenduak egon.
Proiektuak 2024ko azaroaren 2tik 2025eko urriaren 31ra egin beharko dira, bi egun horiek barne.
Gastua eta ordainketa frogatzeko agiriek 2024ko azaroaren 2tik 2025eko azaroaren 7ra artekoak izan behar dute, biak barne.
Deialdi honen xede diren jardueren programazioak kontuan hartu beharko ditu hondakinen sorrera prebenitzearekin, hondakinen kudeaketa hobetzearekin eta ekitaldi publikoen ingurumen jasangarritasunarekin lotutako ingurumen neurriak, Ekitaldi Publikoei eta Jasangarritasunari buruzko apirilaren 17ko 36/2024 Foru Dekretua betez.
Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bateko proposamen bat baino ezin izanen du aurkeztu.
Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:
a) Arte eszenikoetako eta musikako emanaldiak, euskarri digitalean egindakoak barne.
b) Zinemako eta ikus-entzunezko arteetako erakusketak.
c) Liburuak eta aldizkariak argitaratzea, bai ohiko euskarrian bai euskarri magnetiko edo informatikoan, edo argitalpen diskografikoak, artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak direnak.
d) Nafarroako kultur ondare immateriala dokumentatzeko, ikertzeko, transmititzeko, iraunarazteko, hedatzeko eta sustatzeko proiektuak.
Deialdiaren helburua da Nafarroako kultur jarduera biziagotzea, kultur entitateei laguntza emanez interes publikokotzat jotzen diren eta aurreko ataletan aipatzen diren xedea eta epea betetzen dituzten berariazko jarduerak egiteko.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Martxoak 17(e)tik 2025(e)ko Apirilak 11(e)ra
- EntitateaNafarroako Gobernua
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaIkusizko arteak, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


