"Arabako Dokumentu Iturriak" ikerketa-bekak 2025
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute 2013-2014 ikasturtean edo geroago giza zientzietako eta/edo erlazionatutako diziplinetako lizentzia edo gradua lortzeko ikasketak 2025eko urtarrilaren 1eko dataz amaituta dituzten pertsona fisikoek. Atzerrian lortutako tituluek, edo titulartasun pribatua duten ikastegietakoek, baliozkotuak edo onartuak egon behar dute, bai eta bekak ematen diren unean ondorio zibil osoak eduki ere.
Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuan gordetako dokumentu iturriei buruzko azterlanak helburu dituzten ikerketa proiektuek jaso ahal izango dituzte bekak; hain zuzen ere, 2025ko ekitaldirako beka deialdi hau xede duten ikerketa proiektuek, hala nola:
a) Arabari buruzko azterlan demografikoak egiteko dokumentu iturriak.
b) Arabako landa eta hiri aberastasuna aztertzeko dokumentu iturriak.
c) Arabako dokumentu iturri desagertuak.
d) Arabako gobernuaren eta administrazioaren bilakaera instituzionala.
e) Arabako artea aztertzeko dokumentu iturriak.
f) Arabako hirigintza aztertzeko dokumentu iturriak.
g) Arabako eguneroko bizitza, jaiak eta herritarren erlijiotasuna aztertzeko dokumentu iturriak.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Martxoak 17(e)tik 2025(e)ko Apirilak 11(e)ra
- EntitateaArabako Foru Aldundia
- AtalaKultura eta Kirol Saila
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaArtxibategiak eta Liburutegiak, Bestelakoak
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


