Euskal Antzerki Topaketak 2025: izen-ematea
Azpeitiko Udalak martxoaren 14an (ostirala) irekiko du 43. Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko deialdia. Bi baldintza bete behar dira aurkeztu ahal izateko: Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz egotea.
Aurkeztu behar den materiala:
- Obraren aurkezpena
- Sinopsia, laburpena
- Fitxa tekniko eta artistikoa
- Material grafikoa
Proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira, esteka honen bidez: https://labur.eus/C9d9o. Apirilaren 14a izango da azken eguna.
Zalantzak argitzeko 943 157 068 telefono deitu edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da.
Azaroan izango dira Euskal Antzerki Topaketak, eta aukeratuek beren lana han taularatzeko aukera izango dute.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Martxoak 12(e)tik 2025(e)ko Apirilak 16(e)ra
- EntitateaAzpeitiko Udala
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraErakusketa eta programazioa
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.