49 konpainiak antzerkiz eta entretenimenduz beteko dute Leioako erdialdea Umore Azokaren XXV. edizioan

  • 49 konpainiak antzerkiz eta entretenimenduz beteko dute Leioako erdialdea Umore Azokaren XXV. edizioan

  • 21 konpainia euskal herritarrak dira, 21 Estatu mailakoak eta 7 nazioartekoak, Taiwan, Japonia, Portugal, Belgika, Erresuma Batua eta Argentinakoak, besteak beste

Umore Azoka 2025, Leioako Kale Artisten Azokak, 25. urteurrena ospatuko du aurten, Euskadiko kale arte eszenikoen ekitaldi garrantzitsuenetariko bat da. Maiatzaren 15etik 18ra bitartean, Leioako kaleak antzerki, dantza, zirku eta musikaz beteko dira, 49 konpainien eskutik. Guztira, 600 proposamen baino gehiago jaso dira.

Aurtengo edizioan, 21 euskal konpainiak, Estatu mailako 21 konpainiak (Andaluzia, Katalunia, Madril, Valentzia, Nafarroa, Murtzia eta beste erkidego batzuetatik etorriak) eta nazioarteko 7 konpainiak hartuko dute parte, Taiwan, Japonia, Portugal, Belgika, Erresuma Batua eta Argentinatik etorriak.

UMORE AZOKA 2025: ANIZTASUNA ETA INKLUSIOA PROGRAMAZIOAN

Egitarauak ikuskizun anitzak eskainiko ditu, tartean 27 estreinaldi absolutu, Euskadin lehen aldiz aurkeztuko diren 18 lan eta edizio honetarako bereziki sortutako 2 pieza.

Teatro Sobre Ruedas konpainiaren REVOLUCIÓN ikuskizuna izango da ekitaldi nagusietako bat, irisgarritasunaren aldeko apustu argia eginez, desgaitasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako proposamena baita, eta, gainera, artistetako batek gurpil-aulkian parte hartzen du. Bestalde, Visitans konpainiak Valentziako mascletá tradizionala ekarriko du Leioara, publikoak modu aktiboan parte hartu ahal izateko.

Dantzaren alorrean, Janire Etxaberen ATXINE kaleko bertsioa estreinatuko da, lehen aldiz dantza bertikala alde batera utziz eta dantza esekian oinarritutako ikuskizuna eskainiz, hiriko performanceei ukitu berritzailea emanez.

Umore Azoka 2025 hausnarketa sozialerako eta aldarrikapenerako gunea ere izango da. La Troupe Malabó konpainiaren EIRENE, UNA CARPA BAJO EL CIELO eta La Pez konpainiaren J.M. BRUTAL: EL HELADERO QUE PARÓ UNA GUERRA ikuskizunek bakea eta gerren aurkako diskurtsoa landuko dute. Zen del Sur konpainiak ere autismoaren aldeko aldarrikapena egingo du XPRECTO lanarekin, zirku eta musika uztartuz.

Jarraitu irakurtzen

www.leioa.net

  • DataMartxoak 11
  • Gaia Arte eszenikoak