Harizko instrumentistentzako prestakuntza espezializaturako "Nicanor Zabaleta" beka 2025
Harizko instrumentistentzako prestakuntza espezializaturako «Nicanor Zabaleta» beka emateko 2025eko deialdia.
Beka hauek lortu ahal izango dituzte, oinarrietan ezarritako eskakizunak betez, biolin, biola, biolontxelo, arpa edo kontrabaxuan espezializazio ikasketak egiteko interpretari bakarlari gisa, aipatu instrumentu horietako batean profesionalki musika interpretazioan aritzeko beharrezko ikasketak egin nahi dituzten pertsonek, hurrengo paragrafoan ezarritakoa eragotzi gabe.
Beka hau lortu ahal izango dute, honako baldintza hauek bete eta behar bezala egiaztatzen dituzten pertsonek:
a) 26 urte beteta ez izatea, beka eskatzen den urteko abenduaren 31n.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko edozein herritan erroldatuta egotea, azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
c) Espezializazio ikasketak egiteko laguntza eskatzen deneko harizko instrumentu horri dagokion Kontserbatorioko goi mailako titulazioaren jabe izatea. Salbuespen gisa beka eman ahal izango zaio titulazio hori ez duen izangaiari, baldin bere espediente eta curriculumaren bitartez musikarako aparteko trebetasuna eta etorkizuna erakusten baditu, eta horiekin bekaren mailara iristen dela iritziko balute ebaluazio batzordekoek.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Apirilak 1(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 16(e)ra
- EntitateaGipuzkoako Foru Aldundia
- AtalaKultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaMusika
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


