Generazinema Sustapena 2025

  • Generazinema Sustapena 2025

Deialdiaren xedea da arautzea, banakako ebaluazioaren araubidean, Nafarroako ikus-entzunezkoen sektore profesionalak 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean (biak barne) sektore horrekin lotuta egiten diren jaialdi (industriaren arloa), merkatu, azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzak.

Hona hemen deialdi honen helburuak: Nafarroako ikus-entzunezkoen sektorea nazioartekotzen laguntzea; zinemako filmetarako eta ikus-entzunezko obretarako finantzaketa iturriak, koprodukzioa, salmenta eragileak eta banaketa kanalak bilatzea, eta topaketa profesionalak sustatzea.

Eskaeraren xede den partaidetzaren bidez proiektu fasean edo bukatuta dagoen gutxienez ikus-entzunezko film edo obra bat sustatuko da. Bukatuta badago, ez da gaindituko urtebeteko epea estatuan estreinaldi komertziala egiten denetik laguntzaren xede den ekitaldia hasi arte.

Deialdi honetan hiru modalitate daude:

  • A) modalitatea: 2025eko Goya sarietarako hautagai diren filmak, izendatutakoak edo saridunak sustatzeko berariaz diseinatutako ekintzak.
  • B) modalitatea: zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko jaialdietan (industria arloa), azoketan eta ekitaldietan parte hartzea.
  • C) modalitatea: ikus-entzunezko proiektuak sortu eta garatzeko laborategi eta inkubagailuetan parte hartzea.

Oinarri arautzaile hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkezten ahalko dira eskaerak, eta aurkezteko epea egun honetan bukatuko da:

  • A modalitatean, eskaerak 2025eko maiatzaren 30era arte aurkezten ahal dira (egun hori barne).
  • B eta C modalitateetan, eskaerak 2025eko urriaren 31ra arte aurkezten ahal dira (egun hori barne).


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Martxoak 11(e)tik 2025(e)ko Urriak 31(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gobernua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.