Baztan-Bidasoko Bertsopaper Lehiaketa 2025
Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita zortzigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute
Nortzuk parte hartzen ahal dute?
Baztan-Bidasoan bizi direnak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria
Zeintzuk dira kategoriak eta sariak?
Parte-hartzaileak 4 kategoriatan banatuko dira:
A kategoria: 2014an edo ondotik jaiotako haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).
B kategoria: 2011tik 2013ra sortutako gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).
C kategoria: 2007tik 2010ra jaiotako gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).
D kategoria: 2006an edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).
Noiz arte eta nora bidali behar ditut nire bertsoak?
Bertsoak 2025eko apirilaren 6tik 16ra arte entregatu beharko dira.
Laburrean
- Epea 2025(e)ko Apirilak 6(e)tik 2025(e)ko Apirilak 16(e)ra
- EntitateaBortzirietako Bertso Eskola, Berako Kultur Batzordea
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaArte eszenikoak
- Deialdia OINARRIAK
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


