Basque Internship at the Guggenheim New York 2025

  • Basque Internship at the Guggenheim New York 2025

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek  New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesional bat izateko aukera eskaintzen dute beka-programa honen hamaikagarren deialdiari esker. Aurtengo edizioa urria eta abendua bitartean luzatuko da. Izena emateko epea apirilaren 21ean amaituko da, eta hautatutako gazteek 4.000 dolarreko diru-laguntza jasoko dute.

EAEko ikasleei zuzendutako udazkeneko beka-programa honek esperientzia profesionala eskaintzen du artearekin eta museoen jardunarekin zerikusia duten gaietan trebatzeko New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko hainbat arlotan. Praktikaldiak graduatu berri diren ikasleei (2004ko urriaren 6tik aurrera) zein graduaren azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendurik daude, beti ere bi baldintza hauek betetzen badituzte: EAEn jaioak izatea edo bertan bizitzea 2023eko urtarrilaren 1etik eta ingeles-maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz.  Hainbat arlotan lan egiteko aukera eskaintzen dute; horien artean daude: arte-ardura, erakusketen diseinua, hezkuntza, komunikazioa eta harreman publikoak.

Praktikaldiak irauten duen bitartean ikasleek banakako proiektu bat garatu beharko dute, bileretan parte hartuko dute eta praktikaldia egiten ari diren arloari dagozkion jarduerak bete beharko dituzte; eta esperientziaren osagarri, bisitaldiak egingo dituzte erakusketa-aretoetara, bilduma pribatuetara, enkante-etxeetara eta hiriko beste museo batzuetara.

Interesdunek Museoaren webgunean ikus ditzakete oinarriak, eta bertan eman dezakete izena apirilaren 21 arte: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/enplegua-eta-praktikak/basque-internships.

Programari lotutako edozein zalantza edo galdera izanez gero, jarri Museoarekin harremanetan helbide hau erabilita: basqueinternships@guggenheim-bilbao.eus.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Martxoak 10(e)tik 2025(e)ko Apirilak 21(e)ra
  • EntitateaGuggenheim Bilbao, Guggenheim New York
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaIkusizko arteak, Museoak, Ondarea
  • JardueraSorkuntza, Prestakuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.